2024-2025 ikasturtean izena emateko jarraibideak

Lekeitioko eskola kirolean inskribatzeko aukera irailaren 9tik irekita egongo da; hala ere, ikasturte guztian zehar zabalik egongo da izena emateko aukera. Era erraz eta azkar baten izena emateko web orriko inprimaki azkarra erabili dezakezue. Animatu seme/alabak LEK kirol proiektuan parte hartzen!

 

Lehenengo aldiz parte hartuko duten ikasleek izena ematerakoan hurrengo agiriak aurkeztu beharko dituzte.

  • Errolda agiria (Udalean eskatu).
  • Ikastetxe agiria (ikastetxean eskatu).
  • Seme-alabaren argazki bat (jpg formatuan).
  • Aldundiko eskola kirolaren guraso diploma (laguntza eskatu ikastetxean).

Dokumentu horiek guztiek web orriko aplikazioan bertan txertatu beharko dira izena ematerakoan.