2024-2025 ikasturtea

Hurrengo tauletan laburbiltzen dira aurtengo LEK programaren egun eta ordutegiak. Monitoreek gelan bertan jasoko dituzte ikasleak arratsaldeko 16:15etan, merienda jateko tarte laburra izango dute eta, ondoren, LEK saioa izango den lekura eramango dituzte. Saioa 17:40 inguruan bukatuko da eta gurasoak prest egon beharko dira seme/alabak jasotzeko lekuan 17:45erako.

Herriko kirol elkarteekin aritzeko aukera

LH 3-4 mailakoek asteko LEK bi saioetatik aparte, kirol taldeekin aritzeko aukera izango dute: gehienez bi kirol eta egun bat kirol elkarte bakoitzean.

Kuotak

LEK urteko kuota 180 eurokoa izango da (seme/alaba bi 270€ eta hiru badira 330€). Gainera, herriko kirol taldeetan izena ematen dituztenek 40 euroko urteko kuota gehigarria ordaindu beharko dute kirol talde bakoitzeko. Ordainketa guztiak transferentzia bidez egin beharko dira urriaren 15a orduko seme/alabaren izena, abizena eta maila adieraziz. Kontu zenbakia: ES19-2100-3938-2402-0008-6207

 

LEK ordutegiak

Kurtsoa

Ordutegia

Egunak

LH 1

16:15-17:45

Astelehena


Asteazkena

LH 2

16:15-17:45

Astelehena


Asteazkena

LH 3

16:15-17:45

Asteartea


Osteguna

LH 4

16:15-17:45

Asteartea


Osteguna

Kirol taldeen Ordutegiak (LH 3-4 ikasleentzako)

Kirol taldea

Jarduera

Ordutegia

Eguna

Garraitz/Amandarri

Igeriketa 16:45-17:45 ASTELEHENA

Jokin Erdozia

Xakea 18:00-19:00 ASTEARTEA

Tximista

Atletismoa 16:30-17:30 OSTIRALA

Lekeitio Futbol

Futbola 16:30-18:00 OSTIRALA

Akarregi

Euskal pilota 10:00-11:00 IGANDEA