Ongi etorri Lekeitioko Eskola Kirolaren web orrira!
2021-2022 ikasturtean eman zituen lehenengoko pausuak Lekeitio herriko eragile ezberdinen elkarlanarekin osatutako proiektu honek. Hau posible egin duen lan taldeari LEK batzordea izena jarri diogu eta herriko ikastetxeak, kirol elkarteak, udal kirol zerbitzuko arduradunak eta udaleko ordezkariekin osatuta dago. LEK batzordea hilero batzen da proiektuaren jarraipena egiteko eta hobekuntzak proposatzeko.
Egitasmo honekin, herriaren ezaugarri eta berezitasunak kontutan izanda, herriko txikienek, jarduera fisikoan eta kirol munduan lehenengo pausuak emateko ustezko modu egokiena, integralena eta hezitzaileena eskaini nahi dugu. Herriko gaztetxoen oinarrizko gaitasunak garatu, jolas eta kirol aukera zabalak eskaini, ohitura osasuntsuak eraiki eta hauetan murgiltzea lortuko duen proiektua garatzea da bilatuko dena.

Parte hartze zabala
Eskola Kirola proiektuak, Lekeitioko herriarentzako antolatuko dituen ekintzetan, ikastetxeetako ikasleen artean ahalik eta partaidetza handiena egotea sustatu nahi du.

Jarraipena bilatu
LEK programak, herriko gaztetxoenak, hurrengo urteetan eta baita epe luzera begira, jarduera fisikoa eta kirola egiten jarraitzea bultzatzen dituen ekintzak proposatuko ditu.

Iraunkortasuna
Tamaina honetako proiektu bat, epe luzera begira gauzatu behar da, arlo guztietan.

Aukera berdintasuna bermatu.
Partaide guztien berdintasun aukera bermatu nahi da sexu, egoera sozio- ekonomiko, arraza edo trebetasunak edozein direla ere.

Kirol aniztasuna
Hainbat erakunde eta kirol adituen arabera, Bizkaiko Foru Aldundiko Kirolaren eta Gazteriaren Zuzendaritza Nagusia barne, jarduera fisiko eta kirol anitza praktikatzeak dituen onurak zabal ezagunak dira eta honetaz kontzientziatzen saiatu behar gara
2022-2023 ikasturteko programan izena emateko epea zabalik dago irailaren 19tik. Beraz, animatu eta parte hartu gurekin!
Kirolaz hezi, kirolaz hazi, osasuna eta lagunak irabazi!