Sarrera

Aurten udako zaintza-aisialdi zerbitzuari lehentasuna emanez Lekeitioko Eskola Kirolaren baitan, Lekeitioko Herri Eskola, Azkue Natura Ikastola eta udalak elkarlanean kulturaz, naturaz eta jardueraz betetako udalekuak antolatu ditu.

 

Helburu nagusiak

 

  1. Uda sasoiari begira zaintza-aisialdi osasuntsu, dibertigarri eta hezitzailea eskaintzea.
  2. Haurren gaitasun fisiko, sozial eta emozionalak garatzea.
  3. Herriak eta inguruak eskaintzen dizkigun aukera kultural, natural eta aktiboak ezagutu eta horiekin gozatzea.
  4. Aisialdia eta elkarbizitza euskaraz sustatzea.

Metodologia

  • Taldeak 10-15 umek osatuko dituzte.
  • Bakarkako edo taldekako jarduera gidatuak izango dira.
  • Jolas librea herriko espazio desberdinetan burutuko da.
  • Eguneroko errutinak: sarrera, aurkezpena, jardueren garapena, etxerako prestaketa eta irteera.(Sarrera/irteera lekuen informazioa aurretiaz bidaliko da).
  • Udalekuak euskaraz bideratuko dira.

LH 1 - 2
Herri Udalekuak

2016-2017 jaiotakoak

LH 3 - 4
Herri Udalekuak

2014-2015 jaiotakoak

LH 5 - 6
Herri Udalekuak

2012-2013 jaiotakoak

 

Gida Herri udalekuak :
2024-04-29 | 2 bertsioa

24 Udaleku Irekiak Gida

Jaitsi