Izen-emateko prozedura:
- Erreserba epea: Maiatzak 19 - Izena eman eta gero, posta elektronikora izen-ematearen baieztapen mezua bidaliko da. Horrek ez du esan nahi plaza baieztatuta dagoenik.
- Herri udalekuetako plazaren baieztapena: Plaza baieztatu edo ezeztatzeko posta elektroniko bidezko mezuak bidaliko dira maiatzaren 27tik maiatzaren 31ra bitartean. Kanpoan geratzen direnekin itxaron zerrenda bat osatuko da izen-emate hurrenkeraren arabera.
- Ordainketak: Ekainaren 3tik 7ra egingo dira kontu korronte honetan:
ES19 2100 3938 2402 0008 6207
Ordainagiria bidali beharko da. Data honen barruan ordainketa egiten ez den kasuetan, izen-emate prozesua bertan behera geratuko da eta itxaron zerrendan daudenei eskainiko zaie plaza.