Zehaztapenak
Plaza kopurua: mugatua izango da.
Zaintza zerbitzua eskainiko da. Informazio gehiago
Izen-ematean lehentasuna izango dute:
- 1-Lekeition erroldatutakoek
- 1-Lekeitioko Eskola Kirolean izena emandakoek
- 2-Gainerakoek izen-emate dataren hurrenkeraren arabera onartuko dira.
Ordutegia : astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 14:00etara
Txandak:
1. Ekainak 24 - 28
2. Uztailak 1 - 5
3. Uztailak 8 - 12
4. Uztailak 15 - 19
5. Uztailak 22 - 26
Izen-emateko prozedura:
- Erreserba epea: Maiatzak 19 - Izena eman eta gero, posta elektronikora izen-ematearen baieztapen mezua bidaliko da. Horrek ez du esan nahi plaza baieztatuta dagoenik.
- Herri udalekuetako plazaren baieztapena: Plaza baieztatu edo ezeztatzeko posta elektroniko bidezko mezuak bidaliko dira maiatzaren 27tik maiatzaren 31ra bitartean. Kanpoan geratzen direnekin itxaron zerrenda bat osatuko da izen-emate hurrenkeraren arabera.
- Ordainketak: Ekainaren 3tik 7ra egingo dira kontu korronte honetan:
ES19 2100 3938 2402 0008 6207
Ordainketaren kontzeptuan seme-alaben izen abizenak eta herri udalekuak jartzea ezinbestekoa izango da. Ordainagiria bidali beharko da ondorengo postara: lekeitiokoudalekuak@gmail.com. Data honen barruan ordainketa egiten ez den kasuetan, izen-emate prozesua bertan behera geratuko da eta itxaron zerrendan daudenei eskainiko zaie plaza.
Herri udalekuan plaza dutenen kasuan, udalekua martxan dagoela beste aste baterako izena-emateko aukera egongo da plaza libreak baldin badaude. Plazak hurrenkeraren arabera banatuko dira eta ez da deskonturik aplikatuko.
Prozedura honako hau izango da:
- Beranduenez ostegunera arteko epean hurrengo asteko izen-ematea jakinarazi koordinatzaileari.
- Ostiralean baieztatuko du koordinatzaileak ea aukera dagoen edo ez.
- Astelehena aurretik ordainketa egingo da.
|
Lekeition erroldatuak
Lekeitioko Eskola Kirolean izena emandakoak
|
Besteak
|
1. Astea
|
75 € |
85 € |
2. Astea
|
150 € |
160 € |
3. Astea
|
220 € |
240 € |
4. Astea
|
290 € |
310 € |
5. Astea
|
340 € |
370 € |
Lekeition erroldatutakoen eta Lekeitioko Eskola Kirolean izena emandakoen kasuan bigarren seme-alabaren izen-ematearen kuotak %10eko deskontua izango du eta hirugarren seme-alaba dohainik.
Aldaketak eta Bajak
Ordainketa egin ostean bajan eman nahi bada, ez da dirurik itzuliko. Behar bezala justifikatzen ez bada.
Ez da izen-emandako asteen arteko aldaketarako aukerarik emango.