Ongi etorri Lekeitioko Eskola Kirolaren web orrira!

Lekeitioko Eskola Kirola (LEK) proiektuak 2021-2022 ikasturtean eman zituen lehenengoko pausoak herriko eragile ezberdinen elkarlanari esker. Proiektua posible egin duen lan taldeari "LEK Batzordea" izena jarri diogu eta Lekeitioko ikastetxeak, kirol elkarteak, udal kirol zerbitzuko arduradunak eta udaleko ordezkariekin osatuta dago. Hilero batzen da proiektuaren jarraipena egiteko eta hobekuntzak proposatzeko.

 

Egitasmo honekin herriko txikienek jarduera fisikoan eta kirol munduan lehenengo pausuak emateko ustezko modu egokiena, integralena eta hezitzaileena eskaini nahi da. Oinarrizko gaitasunak garatu, jolas eta kirol aukera zabalak eskaini, ohitura osasuntsuak eraiki eta hauetan murgiltzea lortuko duen proiektua garatzea da bilatuko dena.

 

Aurten (2024ko uda), beste urrats bat eman da eta Herri Udalekuak jarri dira martxan Lekeitioko Eskola Kirola proiektua udara ere luzatuz. Egitasmo berri honekin uda sasoiari begira zaintza-aisialdi osasuntsu, dibertigarri eta hezitzailea eskaini nahi da. Parte hartuko duten ume eta gaztetxoek kulturaz, naturaz eta jarduera desberdinekin gozatzeko aukera izango dute.

 

2024-2025 ikasturteko programan izena emateko epea zabalik dago irailaren 9tik aurrera. Beraz, animatu eta parte hartu gurekin!

 

Card image

Parte hartze zabala

Eskola Kirola proiektuak, Lekeitioko herriarentzako antolatuko dituen ekintzetan, ahalik eta partaidetza handiena egotea sustatu nahi du ikastetxeetako ikasleen artean.

Card image

Jarraipena bilatu

LEK programatik proposatutako ekintzek helburu hau bultzatuko dute: gaztetxoenek hurrengo urteetan ariketa fisikoa eta kirola egiten jarraitzea.

Card image

Iraunkortasuna

Tamaina honetako proiektu bat epe luzera begira gauzatu behar da, arlo guztietan.

 

Card image

Aukera berdintasuna bermatu

Partaide guztien berdintasun aukera bermatu nahi da sexu, jatorri, egoera sozio-ekonomiko edo trebetasunak edozein direla ere.

Card image

Kirol aniztasuna

Hainbat erakunde eta kirol adituen arabera (Bizkaiko Foru Aldundiko Kirolaren eta Gazteriaren Zuzendaritza Nagusia barne), jarduera fisiko eta kirol ugari praktikatzeak dituen onurak zabal ezagunak dira eta honetaz kontzientziatzen saiatu behar gara.