Ebidentzia zientifikoak oinarri hartuta, haurrek kirol bat baino gehiago egitearen abantailak defendatzen ditu Oidui Usabiaga EHUko ikerlariak. Azaldu duenez, bere maila hobetu nahi duenak gerora ere nahikoa denbora izaten du.

Kirol hastapena: errendimendu, osasun, kirol ohitura eta garapen integralerako jarraibideak izeneko hitzaldia eman zuen atzo Oidui Usabiagak (Usurbil, 1975), EHUko ikerlariak, Zumarragan, izen bereko ikerketa bat oinarri hartuta. Hain zuzen ere, Usabiagak berak koordinatuta, txosten tekniko bat egin zuen iaz EHUko jarduera fisikoko ikerlari talde batek, Eskola Kiroleko Euskal Batzordearen enkarguz. Kirolean hasteko adinak eta jarduera bakarrean edo gehiagotan aritzeak 6-16 urte arteko ikasleen kirol errendimenduan, osasunean, kirol ohituretan eta garapen integralean dituen ondorioen inguruko ebidentzia zientifikoak aztertu zituzten.

 

Elkarrizketa irakurri Hitza

Miren Garate, Gipuzkuako Hitza

Etiquetas