Kirol topaketak asteburuetan egingo dira, ia gehienak igande goizetan, eta herriko kirol elkarte zein enpresek parte hartuko dituzte antolaketa eta aurrera eramateko lanetan.

Badira beste topaketa batzuk Bizkaiko Foru Aldundiko eskola kirol programakoak direnak. Hauetako batzuk zapatu goizetan izango dira eta Bizkaiko beste ikastetxe, erakunde eta kirol taldeetako umeekin batuko gara.

Topaketak ez dira astebarruko saioen bezalakoak. Maila ezberdinetako neska-mutilak eta hauen senideak kirol jai ekitaldi moduko batekin aurkituko dira. Kirol jolas eta jarduera ezberdinetan ibiliko dira, batzuetan elkarlanean edo lehian eta beste batzuetan norbere gaitasun erronkak gainditu nahian. Hori bai, lehiaketa kirolak duen presioa eta tentsioa alde batera utziz eta parte hartzean garrantzia jarriz.

Ahal den guztietan, lunch batekin bukatuko dugu antolaketa lanetan aritu direnak, familiak, umeak eta begiraleak.

Jarraian, 23-24 ikasturterako prestatu ditugun topaketak ikusi ahal dituzue. Azken orduko aldaketak denborarekin abisatuko dira.

 

Egin klik zure mailari dagokion estekan eta ikusi!!

Arrauna kirol eskola

- LH 1 - 2 -

ikusi

Zelaia kirol eskola

- LH 3 - 4 -

ikusi